AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gaztetxeari Udako Ostegunak egitea debekatu dio Donibane Garaziko Herriko Etxeak

Lehen ekimena izan baino bi aste lehenago eman zieten debekuaren berri, ekainaren 17an.

Donibane Garaziko (Nafarroa Beherea) Gaztetxeak oraintsu ekin behar zion Udako Ostegunak egiteari, Zitadelako karrikan. Hala ere, lehenengo ekimen kulturala egiteko bi aste geratzen zirenean, ekainaren 17an, Herriko Etxearen debeku baten berri izan zuen: gobernuak debekatu egin dio Gaztetxeari Udako Ostegunak egitea.

Neurri autoritario hori justifikatzeko, Herriko Etxeak esan du "segurtasuna" arriskuan jartzen dutela Udako Ostegunek, eta "bertako herritarrak" kaltetzen dituztela. Dena den, Gaztetxeko kideek azaldu dute apirilean egin zutela ekimen horiek aurrera eramateko eskaera, eta ezarri dizkieten baldintza guztiak bete dituztela.

"Herriko Etxeak amesten duen karta postalean ez dugu tokirik", salatu dute Garaziko Gaztetxetik. Azaldu dute gobernuak urteak daramatzala Gaztetxearekin "jarrera autoritarioa" izaten, eta jarduera kulturalerako, euskara bultzatzeko eta gazteek "gogoeta egiteko eta ekiteko" sortutako espazio hori oztopatzen. Iritzi diote, hala, horrek guztiak erakusten duela funtsezkoa dela gazteak "kolektiboki eta independenteki" antolatzea.

Greba mugagabera jo dute Ortuellako Ingeteameko langileek
Soldata-hobekuntzak, lan-kargaren murrizketa eta kontziliazio-neurriak eskatzen ari dira, baina ez dago akordiorik negoziazioan.