AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

GEDAR LANGILE KAZETAk Maiatzaren 1erako sortutako papereko edizioa, hemen irakurgai

Inbertsio militarraren gorakadaz, Espainiako eta Frantziako estatuek hartutako neurriez, Europar Batasunaren azken mugimenduez edo EHKSk gorakada belikoaren inguruan egindako irakurketaz aritu gara paperean.

Joan den ostegunean izan zen Maiatzaren Lehena, Langileon Nazioarteko Eguna. Horren harira, papereko edizio berezi bat egin zuen GEDAR LANGILE KAZETAk, zortzi orrialdekoa. Eskalada belikoari lotutako aktualitatea landu genuen bertan, Bilbon (Bizkaia) egon baitzen eskuragai egunkaria, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) gerra inperialistaren eta berrarmatzearen aurka egindako manifestazioan.

Goian atxikirik doa egunkaria, PDF formatuan.

"Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko tresna da", salatu du IAk
Elkarretaratzeak egingo dituzte selektibitateari eta Baxoari ezetz esateko. Gainera, apunte-banku bat eta klase partikularrak jarri dituzte martxan IAko kideek.