AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gerenteen jazarpena gelditu dute Lekeitioko Uribarren Abaroa egoitzako langileek

Iazko maiatzetik ari dira borrokan beharginak, Lea-Artibaiko LASekin batera, eta lanean segitzen dute lan-baldintzak eta egoitzako zerbitzua hobetzearen alde.

"Laneko segurtasuna bermatzeko beharrezko materiala ez izatea, kontratazio faltaren ondoriozko lan-erritmo jasangaitzak, praktiketako langileak soldatapekoen funtzioak betetzen egotea, bajak eta eszedentziak betetzeko langilerik ez kontratatzea, egutegi aldaketak jakinarazteko lan-hitzarmenean zehaztutako denborak ez betetzea", eta abar. Horiexek ziren, 2023ko maiatzean, Lekeitioko (Bizkaia) Uribarren Abaroa egoitzako beharginek salatu zituzten lan-baldintzaetako batzuk, Lea-Artibaiko Laneko Autodefentsa Sarearen (LAS) eskutik. Hori gutxi balitz, azaldu zuten gerenteen partetik ohikoak zirela "mehatxuak, presioak, langileon arteko etsaitasunak sortzeko saiakerak, xantaiak eta antzeko praktikak", "gure eskubideak aldarrikatu ez ditzagun eta gure arteko saretzea eta antolakuntza saihesteko", langileen esanetan.

Borrokari ekin zioten lan-baldintzak hobetzeko asmoz, baina errepresio handiagoarekin erantzun zuen gerentziak: kontziliazio-demanda bat aurkeztu zuen borrokan ari ziren beharginen kontra. Hala ere, borrokan jarraitu dute haiek, hainbat exijentzia mahaira aterata: langile gehiago kontratatzea, hitzarmena betetzea, lanerako material eta baliabide egokiak ziurtatzea, eta gerentziaren lan-jazarpena gelditzea. Eta eman ditu fruituak egindako lanak: Lea-Artibaiko LASek berriki jakinarazi du lortu dutela gerenteen jazarpena etetea. Uste du horrek "aukera berriak irekitzen" dituela Uribarren Abaroan, eta "baldintza hobeak ezartzen" dituela "langileon eta egoiliarron egoera hobetzera begira".

Hala ere, LASeko kideek eta langileek nabarmendu dute "zuhurtziaz" jokatu behar dela, eta bai egoitzako lan-baldintzak bai bertan ematen den zerbitzua "beharko luketenetik urrun" daudela oraindik. "Bide horretan, langileon antolakuntzaz, lanean jarraituko dugu", aldarrikatu dute.

Ukrainara beste bost tanke bidali ditu Espainiako Gobernuak
Bilboko portutik egindako beste bidalketa bat atera da argitara. Espainiako Gobernuak gutxienez 29 tanke eman dizkio jadanik Ukrainari.