AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gernikan, adingabe batek jasandako sexu-erasoa salatu du Itaiak

Mobilizazio bat egin zuen atzo iluntzean, neska bati bere entrenatzaileak eraso egin ziola gaitzesteko. Duela urtebete ere atera ziren argitara Gernikako beste entrenatzaile batek egindako erasoak.

Aste honetan salatu dute futbol entrenatzaile bat Gernikan (Bizkaia), adin txikiko neska bati sexu-erasoa egiteagatik. Busturialdeko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak eman zuen erasoaren berri, eta mobilizatzera deitu zuen.

Atzo iluntzean, hala, manifestazio bat egin zuten Gernikan: 19:00etan irten zen mobilizazioa Merkuriotik. Erasotua izan zen neskari babesa erakusteaz gain, adin txikikoen aurkako eraso sexistei ezetz esan eta erasotzaileei aurre egiteko deia zabaldu zuen Itaiak.

Oroitarazi zuen, gainera, urtebete ere ez dela igaro, Gernikan bertan, saskibaloiko entrenatzaile batek egindako erasoak argitaratu zituztenetik. Iazko abenduan jakinarazi zuten adin txikiko neska batek hiru urtez jasan zituela bere entrenatzaile Mario Lopezen sexu-erasoak. Neskak 13 urte zituenean eta Lopezek 31 hasi ziren abusuak.

"Erasotzaile horiek entrenatzaile figurak dakarren botere-harremanaz aprobetxatzen dira adingabe horiek sexualki jazartzeko", seinalatu du Busturialdeko Itaiak: "Ezin dezakegu egoera hau onartu, erasotzaileei aurre egin eta beraien inpunitatearen kontra borrokatu behar dugu".

Suizidioa da heriotza-kausa nagusia EAEko gazteen artean
Gazteen %60k dituzte pentsamendu suizidak edo autokaltegarriak Hego Euskal Herrian, azterketa baten arabera. %26k kontsumitu dituzte antsiolitikoak azken hilabeteetan.