AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gernikan, emakume bat giltzapetu eta jipoitu du bere bikotekide ohiak

Aizkora batekin eraso dio 50 urteko gizonak, urruntze-agindua urratuz. Itaiak erasoa salatzeko mobilizazio bat antolatu du ostiralerako.

Eraso matxista izugarri baten berri eman zuten atzo Gernikan (Bizkaia): abenduaren 2an, goizaldean, emakume bat giltzapetu eta jipoitu zuen bere bikotekide ohiak. Biktimak azaldu duenez, kalean zegoela joan zen beregana erasotzailea, eta besotik helduta behartu zuen, berekin, etxebizitza batera sartzera.

Han zeudela, gizonezkoak atea itxi zuen, emakumeak bertatik ihes egiteko aukerarik izan ez zezan, eta jipoitu egin zuen. Kolpeak eta ostikadak eman zizkion, eta aizkora batekin heriotza-mehatxuak egin zizkion. Hainbat ordu igaro arte ez zion utzi alde egiten.

50 urteko erasotzaileak, berez, urruntze-agindu bat dauka bere gain, biktimari aurretik ere tratu txarrak emateagatik. Joan den astelehenean igaro zen berriz epailearen aurretik, eta kartzelaratu egin dute momentuz.

Itaiaren protesta ostiral honetan

Erasoa salatu du Busturialdeko Emakumeon Antolakunde Sozialistak, eta indarkeria matxistari aurre egitera deitzeko mobilizazio bat antolatu du ostiral honetarako, abenduaren 12rako. Iluntzeko 20:00etan izango da protesta, Gernikako Merkuriotik hasita.

Beste pertsona bat hil da Iruñeko espetxean, mediku faltagatiko salaketen erdian
Salhaketa Nafarroak azaldu du ez dagoela informazio ofizialik oraingoz, baina birikako gaitzen bat izan daitekeela arrazoia, "mediku falta etengabearen" testuinguruan.