AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gernikan gaueko tren-zerbitzua indartzea lortu dute, antolakuntzari esker

Busturialdeko Itaiak 2022an hasi zuen tren-zerbitzua zabaltzeko borroka, eta aste honetatik aurrera hartuko dituzte horri begirako zenbait neurri. "Antolakuntzak merezi du", aldarrikatu dute Itaiako kideek.

"Antolakuntzak merezi du". Hala azpimarratu du Busturialdeko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, Gernikan (Bizkaia) gaueko tren-zerbitzua indartzeko neurriak hartuko direla jakitean. Izan ere, Itaiak 2022ko udan ekin zion borrokari, tren-zerbitzua modu egokian berma zedin. Antolakundeak salatu zuenez, gauetan, Gernikako hiru geralekuetatik bakarrean gelditzen da Euskotrenen zerbitzua, eta Lurgorrin eta Institutuan ere geldialdiak egin daitezela exijitu zuen.

Eskaerak babes handia izan zuen herrian, eta 2.000 sinaduratik gora bildu zituen Itaiak. Gogorarazi duenez, "momentu horretan egindako presioak aurrekari bat markatu zuen", eta fruituak eman ditu orduan "egindako lanak eta jendearen inplikazioak": otsailaren 24tik aurrera, trena Lurgorrin eta Institutuan ere geratuko da larunbat gauetan. "Aurrerapausoak lortzeko bide bakarra borroka eta antolakuntza dira, eta horretan jarraituko dugu", adierazi dute bertako kideek.

Podemosek Monederoren sexu-abusuei eta komentario desegokiei buruzko barne-kexak jaso zituen
Alderdiak 2023ko irailean izan zuen salaketen berri, eta "baztertu" egin zuen politikaria, arrazoiak jakinarazi gabe. Monederok ukatu egin du informazio hori jaso izana eta Podemosen ekitaldietan parte hartzen jarraitu duela ziurtatu du.