AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gertuko kargetan "espraiak erabili" ahal izatea eskatu du ErNE sindikatuak

Likidoaren "disuasio-ahalmena eta erabilgarritasuna" nabarmendu ditu polizien erakundeak. Hala, "indarra aplikatzeko beste baliabide batzuk" eskatu dizkio Ertzaintzaren zuzendaritzari.

Polizia-indarrak espraiekin hornitzeko eskatu dio ErNE sindikatuak Ertzaintzaren zuzendaritzari, borrek baino "kalte arinagoa" eragiten dutela argudiatuta. Sindikatuaren arabera, ertzainek kalean egiten dituzten esku-hartzeek "aldaketak" galdegiten dituzte. Distantzia laburrekin egindako kargetan, adibidez, hainbat zauritu utzi ditu "poliziaren defentsaren erabilerak" eta, ondorioz, "indarra aplikatzeko beste baliabide batzuk behar direla" uste dute ErNEko kideek.


Ertzainen erakundearen ustez, "arma neutralizatzaile hedatua eta eraginkorra" litzateke espraia. Tresna horren "disuasio-ahalmena eta erabilgarritasuna" goraipatu ditu, gainera. Izan ere, substantzia gel formatu likidoan erabilita, aerosol edo gasarekin baino "zehatzagoa" dela dio, "dispertsioa saihesten baitu".

Biharko elkarretaratzera deitu du Gasteizko Itaiak, Gasteizen salatu den azkeneko eraso matxista gaitzesteko
Gasteizko Zabalgana auzoan emakume bat eraso zuen atzo haren bikotekide ohiak. Erasoa salatzeko protestara deitu du Gasteizko Itaiak: elkarretaratzea egingo dute bihar, 19:30ean udaletxe aurrean.