AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Getxoko epaitegian deklaratu behar duen berangoarrari elkartasuna agertzera deitu dute

Bi egunez deklaratu behar izan du Berangoko herritar batek epailearen aurrean, Patxi Ruiz preso politikoaren aldeko ekimenekin eta uztailean Bilbon egindako manifestazio baterako propagandarekin lotuta. Errepresioaren aurrean amnistia osoa aldarrikatuz, elkarretaratzera deitu dute hainbat lagunek: 11:15ean, Getxoko epaitegian.

Hainbat lagunek elkartasuna agertu diote gaur Getxoko (Bizkaia) epaitegian deklaratu behar izan duen Berangoko (Bizkaia) herritar bati, azkenaldian jasaten ari den jazarpen poliziala salatuz. Azaldu dutenez, bi prozesugatik zitatu zuten: Patxi Ruiz preso politikoaren aldeko gose greba batean parte hartzen ari zela egindako ekimenengatik, eta joan den lelopean egin zuten mobilizazio hura, "amnistia, langileria, autodeterminazioa eta antifaxismoa" ardatz-. uztailaren 25ean Bilbon (Bizkaia) egindako manifestazio baterako propagandagatik -Batasuna borrokan


Aldarri horiek nahiz preso politikoen egoeraren inguruko salaketa zilegi direla nabarmendu dute, Gaizka Astorkizaga eta Valentina Morisolliren atxiloketa eta espetxeratzeak salatzearekin batera. Berangoko herritarraren aurkako prozesu judizialak bertan behera uzteko eskatzeaz gain, Amnistia osoa ere aldarrikatu dute: "Errepresio maila ezberdinak gorabehera, Euskal Herria eta langileria zapaltzen duten bi estatu inperialistei ez baitiegu militante politikoen aurka aipatutako errepresioa burutzeko inolako zilegitasunik onartzen".


Polizien jarraipena


Auzitegiko akusazio txostenetan jasotakoa aipatuz, Getxoko epaitegira deitu duten herritarraren inguruko jarraipenak ere salatu dituzte deitzaileek. Agerian utzi dute, haien esanetan, "pertsona honi jarraipen polizialak ezarri dizkiotela, izan ere, etxetik egindako irteerak eta sarrerak biltzen baititu txostenak, txiza egitera zein momentutan gelditu den barne".

Gasteizen hogei pertsona berehalako etxegabetze arriskuan daudela salatu du Etxebizitza Sindikatuak
Etxegabetuak izateko arriskuan daude Herrandarren kaleko eraikin birjabetu batean bizi diren bost familia; 'express' kaleratzeen prozeduraren aurreneko kasuetako bat litzateke Gasteizen. Etxebizitza Sindikatuak salatu du ez dutela "bizileku alternatibarik" kale gorrian geratuko liratekeen 20 lagunek, eta "jabetza pribatua" dela "zentzugabekeria hau birproduzitzen duena". Horren aurrean, "etxebizitzaren defentsa eta kontrol zuzeneko borroka prozesuen" alde egin dute sindikatuko kideek, eta "langile kontrola" aldarrikatu dute "kaleratzeen aurrean".