AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Getxon, adin txikiko neska bat bahitzen saiatu da gizon bat

Ustezko eskola partikular batzuk aitzakiatzat hartuta egin zion iruzur neskari, eta garaje batera sartzen saiatu zen. 30 urte ditu erasotzaileak.

30 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Getxon (Bizkaia), adin txikiko neska bati eraso egiteagatik eta bera bahitzen saiatzeagatik. Badirudi erasotzailea abuztuaren amaieran jarri zela harremanetan neskarekin, sare sozialen bidez: iruzur egin zion, beste neska bati eskola partikular batzuk emateko eskatu nahi ziola esanez. Hala, ustezko eskola horiei buruz hitz egiteko jarri zuten hitzordu bat Getxon.

Elkartu zirenean, gizonezkoak garaje batera eraman zuen gaztea, gezurra esanda: igogailua izorratuta zegoela sinetsarazi zion. Orduan, indarrez, neska garaje itxi batera sartzen ahalegindu zen erasotzailea. Aurre egin zion berak, eta ihes egitea eta laguntza eskatzea lortu zuen.

Eraso homofobo bat pairatu dute hainbat pertsonak Iruñean
Bart, lau gaztek botila batzuk jaurti eta irain homofoboak egin dizkiete hainbat laguni, kalean.