AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gidari bat hil da, Agurainen izandako lan-istripu baten ondorioz

A-1 autobidean jazo zen istripua atzo, maiatzaren 31n. Hil egin zen zisterna-kamioia gidatzen ari zen langilea, eta beste bi pertsona zaurituak izan ziren.

A-1 autobidean trafiko istripu larri bat izan zen atzo, asteazkenean, Agurainetik (Araba) gertu. Suhiltzaileek eta osasun-zerbitzuek azaldu dutenez, 16:00etan gertatu zen ezbeharra, errepideko 381. kilometroan. Zisterna-kamioi batek, beste bi kamioik eta bi autok talka egin zuten eta, ondorioz, su hartu zuen lehenengoak.

Zisterna-kamioia gidatzen ari zen langilea hil egin zen eta, gainera, autoak gidatzen ari ziren pertsonak ere zaurituak izan ziren. Larrialdi-zerbitzuek berri egin dutenez, "pronostiko erreserbatuan" daude azken biak, Gasteizko (Araba) Txagorritxu eta Santiagoko ospitaleetara eraman ondoren.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 24 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Gasteizen, hainbat adingaberi sexu-erasoak egin dizkien gizon bat atzeman dute
Haiekin harremanetan jarri ostean, Adurtza parkean elkartu eta, diru truke, berekin sexu-harremanak izateko eskatzen zien gizonak.