AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gipuzkoako adindunen egoitzetako langileek greba egingo dute urriaren 6an

Gipuzkoako pertsona nagusien egoitzetako langileek berriz joko dute grebara, martxoaren 13an lanuzteak geratu eta urte erdira. 242 egun iraun zuen lehen grebak, konfinamenduak trabatu aurretik. Oraingoan ere eskaera berdinak egin dituzte, hots, lan-baldintza hobeak lortzea, egoera larriagotu egin baita COVID-19aren testuinguruan.

Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako langileak 242 egunez izan ziren greban konfinamendu garaiaren aurretik, eta berriz ekingo diete lanuzteei urriaren 6an. Egun bakarra izango da momentuz, lan-baldintza duinen alde. Duela bi urte inguru hasi zuten borrokaldia, lan-hitzarmen kolektiboa eta lan-baldintzetan hobekuntzak lortzeko, eta bide beretik, egoiliarrei eskainitako zerbitzua ahalik ondoen bermatzeko.

Dena den, COVID-19aren hedapenarekin, baldintza latzagoetan ari direla lanean salatu dute. Konfinamendu garaiaren aurretik langile falta nabarmena bazen, hurrengo hilabeteetan are gehiago areagotu zen lan-karga eta baliabide falta. Gainera, eritasun bajak ez ziren beti beteak, eta babeserako materiala faltan edo kalitate txarrekoa izan da askotan.

Horrek guztiak bultzatu ditu borrokan segitzera eta egun bakarreko grebara deitzera, urriaren 6an, sektoreko langileek bizi duten egoera salatzeko eta enpresa arduradunei zein Gipuzkoako Foru Aldundiari irtenbideak eskatzeko. Momentuz, ez dute mobilizazio gehiagoren berririk eman.

Hego Euskal Herriko hegazkingintzako beharginek estatu mailako greba babestu dute
Espainiako Estatuko aeronautika sektore osoa greban da, eta Hego Euskal Herriko Aernnova zein ITP Aero enpresetako soldatapekoek borrokan bat egin dute. Kaleratzeak geldiaraztea eta lan-erregulazio txostenak deuseztatzea dute helburu.