AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gipuzkoako Aldundiak errepresioa erabili du zahar egoitzetako langileen aurka

Zahar etxeetako beharginek Donostiara eraman dute euren protesta gaurkoan. Goizean Foru Jauregian sartu dira, eta Ertzaintzak bortizki kaleratu ditu, banan banan.

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek duela bi urte inguru hasi zuten hitzarmen kolektiboa lortzeko borroka. Hainbat mobilizazio izan dituzte urtea hasi zenetik; 60 greba egun baino gehiago egin dituzte. Euren lan baldintzen aurka, Gipuzkoako Aldundia eta patronala enpresa pribatuen aldeko jarrera izaten ari direla salatu dute 5.000tik gora beharginek. LAB eta ELA sindikatuek deitu dituzte protestak.

Gaurkoan, LAB sindikatuak deituta, Donostian izan dira protestan dauden egoitzetako langileetako hainbat. Foru Jauregira sartu dira, eta Gipuzkoako Aldundiak Ertzaintzaren bitartez kaleratu ditu banan banan. Atarian, Berriari langileek adierazi diotenez, identifikatu egin dituzte. Helburuak lortu arte mobilizatzen jarraituko dutela ere azaldu dute.

Bizilagun bat Senegalera kanporatu dutela salatu dute Ribaforadan
Ribaforadako Udala Espainiako Poliziarekin lankidetzan aritu dela salatu dute: tramite batzuk egitera joateko eskatu zioten udaletik Modou Khadim Sowri, eta hara joandakoan atxilotu zuten.