AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gipuzkoako egoitzetako langileek bi egunez egingo dute greba berriz

Maiatzaren 20an eta ekainaren 14an joko dute grebara, hitzarmen berri baten eta lan-baldintzak hobetzearen alde. Aldundiak esku hartzeari uko egiten diola eta egoerari entzungor egiten jarraitzen duela salatu dute, bai eta grebari eusteko prest daudela ohartarazi ere.

Luze izan dira borrokan Gipuzkoako egoitzetako langileak. Bi greba egun berriak burutzean, osotara, 250 egun beteko dituzte greban. Pandemiak grebaldiaren 243. egunean harrapatu zituen langileak eta, ordutik, greba egunen kopurua gutxiagotu da, osasun-egoerak sortutako zailtasunak medio. Hala ere, "grebaren beharrizana" berretsi eta lanuzteei eutsi diete beharginek.

Gipuzkoako Foru Aldundiak negoziazioak irekitzeko daukan borondate eza salatu dute eta, lan-baldintzak hobetuko lituzkeen hitzarmen baten alde egiteaz gain, azpimarratu dute langileak "esplotatuta eta menperatuta" izatea eskatzen duela "zahar-etxe eredu" honek.

Hori ez ezik, pandemiak sektore horretako egoera larriagotu duela salatu dute beharginek, eta langile kopurua handitzea edota ratioen eguneratzea premiazkoak direla aitortu dute hainbat agerralditan.

Beste langile bat eraila Basaurin, teilatu batetik erorita
Acenomar enpresako teilatutik jausi da behargina. Hainbat iturri sindikalen arabera, aurten soldatapean lanean ari zela bizia galdu duen hogeita laugarren langilea da.