AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gipuzkoako egoitzetako langileek manifestazioa egin zuten larunbatean Donostian

Gipuzkoako zahar egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek protesta egin zuten larunbat arratsaldean Donostian, hiru eguneko kanpaldiarekin amaitzeko. Adierazi dute grebak eta mobilizazioak egiten jarraituko dutela euren egoera aldatzen ez den bitartean.

Zaintzaileak zainduz, bizitza zaindu! lelopean, Donostiako (Gipuzkoa) bulebarretik abiatu zen Gipuzkoako zahar egoitzetako eta eguneko zentroetako beharginen mobilizazioa, larunbat arratsaldean. Hala eman zioten amaiera Donostian bertan egindako hiru eguneko kanpaldiari. Manifestazioan "jende ugarik" parte hartu zuela nabarmendu zuten, baita euren borrokak "interesa" pizten duela azpimarratu ere.

Ikasturte amaieran, 26 greba egun deitu zituzten Gipuzkoako erresidentzietan eta zentroetan; ekainaren 17tik uztailaren 12ra bitartean, hain zuzen. Soldata igoeraren eta ratioen jaitsieraren aldeko aldarrikapenak dira ardatz, eta langileek 80 egun baino gehiago daramate borrokan. Oraindik ez dute indarrean jarri ELA sindikatuak eta patronalak lan hitzarmenaren inguruan erdietsitako akordioa, eta erresidentzietako langileek Gipuzkoako Foru Aldundiari leporatu diote hitzarmen berria martxan ez jarri izana.

Hala, euren egoera aldatzen ez den bitartean, grebak eta mobilizazioak egiten jarraituko dutela adierazi dute beharginek.

Gaztetxe berria jarri dute martxan Eskuernagan
Gaztetxeen loraldiak Arabar Errioxa ere hartu du. La Caixaren eraikin bat birjabetu berri dute Eskuernagan, gaztetxe berria martxan jartzeko. Espazioa egokitzeko auzolanak egingo dituzte datorren astean. Azken asteetan gaztetxe modura birjabetu duten bosgarren eraikina da.