AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gipuzkoako eraikinetako garbiltzaileek greba egingo dute urtarrilaren 21ean eta 22an

5.000 langile inguru ari dira eraikinen garbiketan, Gipuzkoan. "Sektore feminizatu bat izateagatik pairatzen duten soldata arrakala murrizteko" lan-hitzarmen bat exijituko dute berriz ere.

Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbikuntza sektoreko langileak grebara deitu dituzte urtarrilaren 21erako eta 22rako, besteak beste, "sektore feminizatu bat izateagatik pairatzen duten soldata arrakala murrizteko" lan-hitzarmen bat exijitzeko. 5.000 langile inguru dira Gipuzkoan sektore horretan; %80 inguru, emakumeak. Soldata debaluazioaz gain, %80ko partzialtasuna ere badute, grebara deitu duten sindikatuek azaldu dutenez.

Langileek nabarmendu dute, gainera, COVID-19aren pandemian zehar "funtsezko sektoretzat" hartu dituztela jarduera jarraitu ahal izateko, baina "norbera babesteko ekipamendurik gabe" joan direla beren lanpostuetara, "inolako babesik gabe, eta arriskuan jarri dituzte beren eta beren senideen osasuna". Lan-baldintzak hobetzeko orduan, ordea, ez dute erantzunik jasotzen.

Denbora luzea daramate borrokan eraikinen garbiketako langileek. Iaz ere grebara jo zuten, esaterako.

Emakumeen sexu-esplotaziorako sare bat osatzen zuten zortzi pertsona atzeman dituzte Gipuzkoan
Sare horren bidez sexu-esplotazioa jasan duten hamazazpi emakume identifikatu dituzte, ia guztiak, bizi-baldintza latzetan aurkitzen diren emakume hegoamerikarrak.