AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gipuzkoan, Jack&Jonesek greba-eskubidea urratu duela aitortu du epaitegi batek

Garbera eta Urbil merkataritza-guneetako langileen lanuzteak oztopatu zituen enpresak, lekualdaketekin eta ordutegi-aldaketekin.

Bestseller Españak, Jack&Jones arropa-markaren jabea den enpresak, langileen greba egiteko eskubidea urratu zuen Gipuzkoan iaz. Hala ebatzi du Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi batek, eta aipatutako konpainiak kalte-ordainak eman beharko dizkie grebalariei eta auzitegietan demanda jarri zuen sindikatuari, ELA.

Zehazki, Donostiako Garbera eta Usurbilgo Urbil merkataritza-guneetan urratu zituzten grebalarien eskubideak. Gipuzkoako arropa eta zapata denda ugaritan izan ziren protestak eta lanuzteak iaz, Espainiako Estatuko marka handien lan-hitzarmenari ezetz esateko, baina otsailerako eta uztailerako deituriko lanuzte bana galarazten saiatu ziren Garberako eta Urbilgo Jack&Jones dendetako arduradunak: grebalarien postuak betetzeko, beste behargin batzuk tokialdatu edo haien ordutegiak aldatu zituzten.

Torre Pachecoko lintxamendu arrazistak beste leku batzuetara hedatu nahi dituzte talde faxistek
Euskal Herrian ere ikusten ari gara komunitate magrebtarraren aurkako erasoak, Hernaniko sanjuanetan kasu. Bertako hainbat kanaletan ere zabaltzen dute haien aurkako gorrotoa, Iruñeko 'Esto es un pitorreo'-n adibidez.