AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gizon bat atxilotu dute Bilbon emakume bati sexu-erasoa egiteagatik

Iragan asteartean jazo zen erasoa, Bilboko (Bizkaia) Prim kaleko igogailu publikoan. "Sexu-askatasunaren aurkako delituengatik" salatua izan da aurretik erasotzailea.

Pasa den asteartean, hilak 13, emakume bati sexu-erasoa egin zion gizonezko batek Bilbon (Bizkaia), hain zuzen, Prim kaleko igogailu publikoan. Emakumearen atzetik sartu zen gizona, eta eraso egin zion bat-batean, gorputzean ukituak eginez. Hala, igogailuaren atea ireki zenean, lasterka irten zen emakumezkoa.

Handik bi egunera atxilotu dute 45 urteko erasotzailea, emakumeari sexu-erasoa egitea leporatuta. Aurretik ere salatua izan da gizona, "sexu-askatasunaren aurkako delituengatik".

Garraiolari bat eraila Donostian
Antza, bihotzekoak emanda hil zen langilea duela bi egun. Urtea hasi zenetik, gutxienez 54 behargin erail dituzte Euskal Herrian.