AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, bere bikotekidea erasotzeagatik

Eraso matxista bikotearen etxean jazo zen, eguerdi partean. Emakumeak salaketa aurkeztu du, indarkeria fisikoa jasan duela aitortu ostean.

Atzo, abenduak 15, eraso matxista bat gauzatu zen Tuteran (Nafarroa). Bertako udaltzainek jakinarazi dutenez, liskar baten berri izan zuten 15:00etan. Salaketaren sorburura jotzean, gizonezkoak bere bikotea kolpatu zuela egiaztatu zuten polizia agenteek. Ondorioz, gizona atxilo eraman zuten, indarkeria matxista delitua egotzita.

Emakumeak berehala salaketa aurkeztu zuen bikotekidearen aurka, eta ospitaleko larrialdi-zerbitzuetan hartatu zuten. Osasun-azterketa egin ostean, alta eman zioten.


IAk hamaika elkarretaratze egin ditu ikastetxe eta campusetan, “Amnistia ipar, zuekin gaude!” lelopean
Urteko azken asteazkenetan gauzatu ohi da euskal preso politikoen aldeko elkartasun-dinamika. Aurten ere lekua izan du Euskal Herriko heziguneetan, Ikasle Abertzaleaken eskutik.