AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gizon batek bere borondatearen aurka atxikitu du emakume bat Villabonan

Erasotzaileak bere haurra zaintzeko kontratatu zuen emakumea, eta ondoren, Villabonako (Gipuzkoa) baserri batean atxikitu zuen. Heriotza mehatxuak egin zizkion.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, iaz ezagutu zuten elkar erasotuak eta erasotzaileak. Gizonezkoak bere haurra zaintzeko lana eta dokumentazioa eskaini zizkion emakumeari, eta azkenean, joan den astean kontratatu zuen. Bere etxera eramatean indarrez atxikitu zuen, eta heriotza mehatxuak egiteaz gain, hainbat egunez izan du gatibu.

Segurtasun Sailaren arabera, sakeleko telefonoa kendu zion erasotzaileak, baina emakumeak joan den igandean lortu zuen ezagun bati ahozko mezu bat bidaltzea. Hainbat egunez ibili ziren emakumearen bila poliziak, eta gizona identifikatzea lortu zutenean, aske geratu zen emakumea.

Askatasun politikoak aldarrikatu ditu GKSk Maiatzaren Lehenean
Langileria "diziplina eta obedientzia gogorrenera behartua" izaten ari den honetan, askatasun politikoen auzia "langile borrokaren elementu estrategikoa" dela azaldu du GKSk, "printzipio" modura, askatasun politikoak "dominazio kapitalistaren eta bertatik elikatzen diren subordinazio eredu sozial guztien suntsipena" adierazten baitu. "Sozialismoak inplikatzen duena", hala, "askatasunen handitze etengabea eta horien ezarpen erreala" dela dio, "termino ekonomiko, politiko eta sozialetan", eta "efektu" gisara "behin-behineko izaera" duten askatasunak ezartzen dituen estatu burgesaren kontrara. "Erlazio sozial kapitalisten suntsipenerako antolatzen den proletariotzaren" premia nabarmendu du GKSk, hau da, Alderdi Komunistaren beharra.