AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gizon batek bi emakumeri eraso die Zarautzen, taberna batean lanean ari zirela

Azken bi ostiraletan egin die eraso gizonezko berdinak, taberna ixteko unean.

Zarautzen (Gipuzkoa) bi emakumeri eraso die gizon batek azken bi ostiraletan; hain justu, abenduaren 27an eta irailaren 3an. Taberna batean egiten dute lan bi emakume langileek, eta taberna ixteko unean egin die eraso gizonezko bezeroak, birritan.

Abuztuaren 27an, tabernatik kanporatu behar izan zuten bezero bat, zenbait liskar zirela-eta. Ateak zarratzeko orduan bertaratu zen berriz gizona, eta orduan eraso zien bi emakume langileei. Erdi biluzik agertu zen, eta irain egin zien biei; hala, denbora luzez jazarri zituen.

Astebete beranduago, irailaren 3an, taberna ixteko unean hurbildu zen berriz gizon berdina. Bi emakume langileen aurka jo zuen berriro, haiek beste gau batez jazarriz eta etengabe mehatxu eginez.

Kanporatze arriskuan dira Hazparneko Ttattola gaztetxeko kideak
Kanporatze aginduaren arabera, aurreko astearterako utzi behar zuten Davidenea eraikina Ttattolako kideek. Dena den, han jarraitzeko hautua egin dute. Larunbatean manifestazio bat egin zuten Hazparnen, gaztetxe bat aldarrikatzeko.