AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gizon batek bikotekideari eraso egin dio Zaldibarren

Asteazkenean iragan zen erasoa Zaldibarren. Gizonezko batek bikotekidea eraso zuen etxebizitza batean zirela, eta erasotzailea atxilotua izan zen gero. Gaur, erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute.

Asteazkenean, Zaldibarko (Bizkaia) etxebizitza batean zirela, emakume bati eraso egin zion bikotekideak. Zaurien ondorioz, anbulatorioan artatu behar izan zuten emakumea. Erasotzailea, aldiz, atxilo eraman zuten ertzainek.

Erasoaren aurrean, elkarretaratze bat deitu du Zaldibarko Dominika Talde Feministak, gaur ostegunez. Arratsaldeko 20:00etarako jarri dute hitzordua, udaletxeko plazan.

Zortzigarren eguna egingo du gose eta komunikazio greban IƱaki Bilbao preso politikoak
Donostian elkarretaratzea deitu du gaurko AAEAMek, bulebarrean. Bilbon, aldiz, biharko jarri dute hitzordua: Etxebarrieta Anaien plazan egingo dute kontzentrazioa.