AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gizon batek emaztea erail du Bardozen, eta ondoren bere buruaz beste egin du

90 urteko gizonak eskopeta batekin tiro egin dio 72 urteko emazteari, eta ondoren, bere buruaz beste egin du. 2003. urtetik hona, 100 izan dira Euskal Herrian indarkeria matxistagatik erail dituzten emakumeak. Aurtengo bigarren kasua da gaurkoa.

Gizon batek bere emaztea hil du Bardozen (Lapurdi). Goizeko hamarrak aldera joan da erizain bat bikotearen etxera, eta argiak piztuta eta ateak itxita aurkitu ditu, Jean-Paul Diribarne Bardozeko alkateak adierazi duenez. Suhiltzaileei deitu diote jarraian, eta haiek aurkitu dituzte bi gorpuak. Dirudienez, gizonak emakumea tiroz hil du, eta ondoren bere buruaz beste egin du.

Aurreko astean antzeko ezbeharra jazo zen Urruñan (Lapurdi). 83 urteko gizon batek bere 81 urteko bikotekidea erail zuen eta ondoren bere buruaz beste egin zuen.

Berria-k jakinarazi duenez, 2003. urtetik hona, 100 dira Euskal Herrian indarkeria matxistagatik hil dituzten emakumeak; horietako 24, Lapurdin. Azterketa horren arabera, Lapurdin gertatu dira erailketa gehien; hain zuzen, bost heriotzetatik bat.

GKSk antolatutako lan eguna izan zen igandean Arrigorriagan
Iragan igandean, Gazte Koordinadora Sozialistak antolatu zuen lan egun deialdiari erantzunez, Euskal Herriko hainbat txokotako hamarnaka lagun bildu ziren Arrigorriagako Jose Miguel Beñaran Ordeñana Gune Sozialistan. Aurrez ere hainbat lan egun burutu dituzte bertan, eta etorkizunean ere "modu jarraituan" egingo dituzte espazioa egokitzeko lanak.