AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gizon batek neska adingabe bati jazarri dio Gasteizen, mehatxu bidez bideoak eskatuz

16 urteko emakume bati jazarri zion 30 urteko erasotzaileak, sexu-izaerako irudiak bidaltzera behartuz. Mehatxu egin zion horretarako, neskaren senide baten argazkiak argitaratuko zituela esanez.

Joan den ostegunean, azaroak 5, 16 urteko neska bati sexu-jazarpena egin zion gizonezko batek. Gasteizen (Araba) bizi da 30 urteko erasotzailea, eta telefono mugikorra eta sare sozialak erabiliz gauzatu zuen erasoa.

Sexu-izaerako bideoak eskatu zizkion neskari WhatsApp bidez, eta horiek bidaltzeko, ordu gutxi batzuetako epea eman zion. Edukia bidali ezean, gertuko senide baten bideo bat argitaratuko zuela esanez egin zion mehatxu gizonezkoak. Jarraian, berriro jazarri zion Instagram bidez; orduan, berriro mehatxu egiteko, senide baten irudi intimo bat bidali zion neskari, eta eskaturiko bideoak bidaltzera behartu zuen beste behin. Gizarte-etxe batera jo zuen laguntza eske neskak.

Hurrengo egunean atxilotu zuten erasotzailea, eta zelatatzeko materiala topatu zuten haren etxean.

Ehunka pertsona atera dira kalera beste aste batez, "burgesiaren diktaduraren aurka"
Atzo ere ehunka lagunek atera zuten kalera "burgesiaren zuzeneko diktaduraren" aurkako aldarrikapena, "askatasun politiko eta zibilen" defentsan. Asteburu honetan hamahiru herritan deitu zuen mobilizatzera Gazte Koordinadora Sozialistak, eta aurreko astean baino are jende gehiago batu da deialdietara. "Antolakuntza komunistaren beharra" aldarri, "askatasun kolektiboen" aldeko borroka berretsi du GKSk.