AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gizonezko bat atxilotu dute Durangon sexu eraso bat egiteagatik

Igande goizaldean sexu erasoa jasan zuen Durangoko emakume batek, kalean. Erasotzailearen aurkako salaketa jarri ostean, atzo goizaldean atxilotu zuten gizonezkoa, eta epailearen aurrera eraman dute jada. Gertakarien aurrean, ostiralean mobilizatzera deitu dute herriko bi eragilek.

Igande goizaldean, irailak 15, emakume bati sexu erasoa egin zion gizonezko batek, Durangon (Bizkaia). Hala, erasotzailearen aurkako salaketa jarri zuen emakumeak. Iturri ofizialen arabera, 37 urteko gizonezkoak kalean erasotu zuen emakumea.

Atzo bertan atxilotu zuten, kalean zela, eta gaur goizaldean eraman dute epailearen aurrera. Gertakarien harira, manifestaziora deitu dute Durangoko Andereak eta Batukada elkarteek. Ostiralean izango da mobilizazioa, 20:30ean, Andra Mari plazatik abiatuta.

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza espetxeratuko dituzte, fiskalarekin egindako akordioaren barruan
Arantza Zuluetari hiru urte eta sei hilabeteko zigorra ezarri diote, eta Jon Enparantzari, aldiz, bi urte eta zazpi hilabetekoa. "Erakunde terroristako kide izatea" egotzi diete biei. Aurretik behin-behinean preso egon dira biak, eta zigorra amaitu beharko dute orain. Euren aurkako akusazioak onartu dituzte 47 auzipetuek, fiskalarekin eta AVT eta Dignidad y Justicia herri akusazioekin egindako akordioaren barruan. AVT-k adierazi du "errelato garaipena" izan dela gaurkoa.