AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gizonezko batek emakume bati eraso egin dio Egian

Emakume bati ukituak egin dizkio gizonezko batek Donostiako Egia auzoan, atzetik hurbildu ostean.

Atzo, hilak 15, beste sexu eraso bat izan zen, oraingoan, Donostiako (Gipuzkoa) Egia auzoan. Eguerdiko 12:00ak aldera, gizonezko bat atzetik hurbildu zen emakume batengana, eta ukituak egin zizkion. Emakumeak aurre egin zion erasotzaileari; hala, ihes egin behar izan zuen. Handik gutxira salatu zuen erasoa emakumeak, eta atxilotu egin zuten gizonezkoa.

Gora doa, etengabe, azken egunotan argitara atera diren erasoen kopurua. Iragan igande goizaldean, esaterako, emakume bat bortxatu zuen gizonezko batek Tuteran (Nafarroa).

Tolosako Arriaran gasolindegiko langileek bi hilabete daramatzate borrokan
Arriaran Aviako langileek iazko abenduan jarri zuten martxan haien lan egoera salatzeko borroka. Besteak beste, asteburuetan zein jaiegunetan lan egin behar izatea eta soldata baxuak jarri dituzte jopuntuan; eta helburu modura, hitzarmen propioa. Astintze eta salaketa lanetan jardun dute beharginek bi hilabetez, baina enpresako zuzendaritzak haien exijentziak onartzeko borondaterik ez duela ikusita, mobilizazioekin hasteko aukera aztertzen ari dira.