AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gizonezko batek labanarekin egin dio eraso emakume bati, Eibarren

Buruan eta lurraren kontra jo ostean, emakume bat sastatu zuen bikotekide edo bikotekide ohiak, atzo.

Atzo, asteartea, emakume bati arma zuriz egin zion eraso bikote edo bikotekide ohiak, Eibarren (Gipuzkoa). 15:40ak aldera izan zen erasoa, Sostoa-Tarren kalean: labana batekin sastatu zuen gizonezkoak, emakumea hanka batean zaurituz. Mendaroko (Gipuzkoa) ospitalean artatu behar izan zuten.

Labanarekin eraso egin aurretik, buruan eta lurraren kontra kolpatu zuen erasotzaileak.

Bost hilabete Zaldibarko hondakindegian bi behargin desagertu zirenetik
Zabor azpian desagertuta jarraitzen dute bi langileek. Eusko Jaurlaritzak baimena eman dio Verter Recycling enpresari zabortegia handitu dezan.