AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

GKSk Euskal Herri osoan aurkeztuko du urtarrilaren 25eko mobilizazio-deialdia

Ia 80 herri, auzo eta campusetan egingo ditu aurkezpenak. Urtarrilaren 25erako, Bilbon eta Iruñean antolatu ditu gerraren eta faxismoaren kontrako manifestazioak.

Datorren urtarrilaren 25ean mobilizatzera deitu du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Gerraren eta faxismoaren kontra, Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) egingo ditu manifestazioak gazte-antolakundeak, eta ekin die jadanik antolaketa-lanei.

Deialdiaren nondik norakoak azaltzeko, aurkezpenak egingo ditu Euskal Herri osoan barrena: ia 80 herri, auzo eta campusetan izango dira saioak. Aurkezpenak zein herritan antolatu edo antolatuko dituen jakinarazi du GKSk, baina lekuan lekuko taldeek emango dute hitzordu zehatzen berri, euren sare sozial propioetan.

Bilboko, Lekeitioko eta Arrigorriagako hiru irakaslek egindako erasoak salatu dituzte ikasleek
Urretxindorra Ikastolako irakasle batek 20 urte daramatza ikasleak jazartzen, eta, orain arte, ez du inolako erantzukizunik hartu zuzendaritzak. Arrigorriagako institutu publikoan, gutxienez sei ikasleri eraso die beste irakasle batek, bi hamarkadaz kasu horretan ere. Lekeitioko Azkue Ikastolan, gainera, irakasle ohi batek eraso zuela jakinarazi du ikasle batek.