AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Glovo enpresak %60 jaitsi du Gasteizko banatzaileen tarifa

Glovo janari eta produktuen banaketarako enpresak 2,5 eurotik euro batera jaitsi du irteera bakoitzagatik langileek kobratzen duten tarifa. Egooeraren larritasuna dela-eta, asteburu honetan greba egiteko asmoa azaldu dute langile askok.

Egun batetik bestera, Glovo enpresak %60 jaitsi du Gasteizko banatzaileek kobratzen duten tarifa; "jaitsiera bidegabea" dela salatu du Felipe Corredor Riders X Derechos taldeko bozeramaileak El Salto hedabidean.

Irteera bakoitzeko Glovoko beharginek jasotzen duten diru kopuruaren jaitsiera dela-eta, greba deialdia egin dute hainbat langilek asteburu honetarako.

Salbuespen egoera

Covid-19ak sortutako krisialdiaren testuinguruan ezarri du jaitsiera Glovok. Gainera, hasieratik ohartarazi duten modura, banaketak egiten jarduten duten langileak etengabe daude kutsatuak izateko arriskuan.

Egoeraren aurrekariak

2019. urteko uztailean ere, banatzaileen tarifei dagokienean, jaitsiera berdina gauzatu zuen Glovok: 2,5 eurotik euro batera. Neurri horri aurre egiteko, uztailaren 18an grebara joan ziren Arabako hiriburuko banatzaileak.

Zaballako preso bat eraila Santiago ospitalean, Ertzaintzaren "esku-hartze gogorraren" eraginez
Gaixotasun larri bat zela-eta, Santiago ospitalera mugitu zuten Zaballako kartzelan preso zegoen pertsona bat. Osasun-langileekin "liskarra" izan zuen han, eta "gogor" azpiratu zuten ertzainek, bihotz-biriketako geldialdia eraginez. Hala, gaur baieztatu dute Santiagon zendu dela presoa.