AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Glovoko langile batek istripua izan du Gasteizen

Motoan lanean ari zela, ibilgaitu batek jo zuen 27 urteko behargina, Zabalganan. Pasa den astean Glovoko 22 urteko behargin bat erail zuten Bartzelonan, beste ibilgailu batek aurrean hartuta. Erailketak lankideen haserrea piztu zuen, eta protestak egin zituzten Glovoren Bartzelonako egoitzaren aurrean.

Asteazkenean, maiatzak 29, Glovoko langile batek istripua izan zuen Gasteizen (Araba). 27 urteko gaztea da, eta motoan lanean ari zela, ibilgailu batek jo zuen, Zabalganan. Anbulantzia batek hartatu zuen gaztea, eta Gasteiz Hoy-ek jaso duenez, zauri arinak zituen.

Glovoko bizkar zorroak sutan

Pasa den astean, Glovoko 22 urteko behargin bat erail zuten Bartzelonan (Herrialde Katalanak), beste ibilgailu batek aurrean hartuta. Horren aurrean, kaleak hartu zituzten hildakoaren lankideek, eta Bartzelonako egoitzaren aurrera bertaratu ziren, protesta egitera.

2015. urtean sortu zuten Glovo garraio enpresa. Edozein motatako gauzak ordubeteko epean banatu behar dituzte langileek, eta batez ere, bizikletan eta motorrean mugitzen dira.

Hona hemen Paul Ianok Argian Glovoren inguruan idatzitako erreportajea

EHUren arautegiko 12.2 artikulua aldatzea lortu du UIBk
12.2 artikuluaren aldaketa onartu du EHUko Gobernu Kontseiluak. Hala, datorren ikasturtetik aurrera, azterketa baten deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek nahikoa izango dute azken probara ez aurkeztearekin. Martxoan aurkeztu zuten Unibertsitateko Indar Batasuna, "unibertsitateko langileon hobekuntza material eta zehatzak erdiesteko", "erantzun bateratua" antolatuz. 12.2 artikulua aldatzearen aldeko borroka izan da UIBren lehenengo heldulekua, eta dagoeneko iragarri dituzte datorren ikasturteari begirako erronkak.