AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Goierriko Gazte Asanbladen Topaketak egingo dituzte apirilean

Apirilaren 23an hasiko dira topaketak Zaldibian, eta Beasainera eramango dute egitaraua hurrengo egunean.

Aurten ere indarrak batuko dituzte Goierriko Gazte Asanbladek, eta eskualde mailako egitarau bat antolatu dute, asanbladen arteko harremana indartzeko eta hainbat auziren inguruan gogoeta egiteko. Apirilaren 23tik 24ra bitartean izango dira Goierriko Gazte Asanbladen Topaketak, Zaldibian (Gipuzkoa) lehen egunean eta Beasainen (Gipuzkoa) bigarrenean.

Apirilaren 23an, 17:00etarako jarri dute hitzordua. Aldi berean, hainbat tailer egingo dituzte ordu horretan: literaturari buruzkoa, soinu-teknikari lanen ingurukoa, "gaiztakerien" ingurukoa eta zeinu-hizkuntzari buruzkoa. Mural bat margotzen ere arituko dira momentu berean. Horren ondoren, 19:00etan, "okupazioaz eta gazte langileentzako espazioen beharraz" hausnartzeko hitzaldi bat izango da. Afaltzeko tartea eta gero, gauez, kontzertu akustikoa eskainiko dute Migue De La Rosak eta Yaima Orozcok.

Hurrengo egunean, apirilaren 24an, egun osoko egitaraua izango da, baina Beasainen. Egunari hasiera emateko, 11:00etan hasiko dira Olinpiadak, eta 14:00etatik aurrera egingo dituzte bazkaria eta hitzartze bat. Arratsaldeko 17:00etan Olinpiadetako finalari ekingo diote, eta pala eta pilota partidak ikusteko aukera izango da gero, 18:00etan hasita. Eguna amaitzeko, berriz, Dazanga Show eta Woolen DJek girotuko dute gaua.

Bi urtez Lleidan infiltratutako beste polizia bat atzeman dute
Nortasun faltsu batekin, Espainiako Poliziako agente bat talde independentista eta ekologistetan sartu zen.