AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Goizaldean geratu dira aske atzo Gasteizen atxilotutako pertsonak

Ertzaintzak 20 bat lagun izan zituen Lakuako komisarian, eta desordena publikoak eragitea leporatu diete.

Atzo goizean, Ertzaintza gogor oldartu zen Gasteizen (Araba) Falangeari aurre egiteko mobilizatu zen jendearen aurka. Ia 20 pertsona atxilotu eta Lakuako komisariara eraman zituzten, horietako batzuk zauriturik. Polizia gauean hasi zen atxilotuak askatzen, apurka-apurka, eta goizaldean zehar geratu ziren aske guztiak.

Badirudi desordena publikoak eragitea egotziko dietela. Dena den, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, zabalik dago atzoko gertakariei buruzko ikerketa.

Egunean zehar eta ordu luzez, Ertzaintzak ez zien komisarira hurbildutako senideei, lagunei eta abokatuei argitu ea zein zen atxilotuen egoera; haietako batzuk ospitalera zauriturik eraman zituztela esan zuten poliziek, baina argipenik egin gabe.

Atxilotutako pertsonetako batzuez gain, ertzainek beste hainbat pertsona zauritu zituzten atzoko kargetan, besteak beste, foam jaurtigaiak botata. Momentu batzuetan, Ertzaintzak eta falangistek elkarrekin kargatu zuten antifaxisten kontra, eta hainbat zauritu izan ziren. Horietako bat begian zauritu zuten larriki.

Arratsaldeko 19:00etan, atxilotuen askatasuna exijitzeko eta faxismoari ezetz esateko mobilizazio bat izan zen Probintzia Plazan bertan.

Sexu-esplotazioaren aurka mobilizatu da Donostiako Itaia
Prostituzio-etxe bat atzeman dute berriki Amara Berrin. Bertan, gutxienez bost emakume esplotatzen zituzten sexualki.