AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Google enpresaren esku daude EAEko 400.000 ikasleren datuak

Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikasleen datuak emateko akordio bat egin zuen Googlekin, 'Workspace for Education' zerbitzua ikas-zentroetan ezartzeko asmoz. Adingabeen datuak babesteko araudia apurtzeagatik zigortuko dute Hezkuntza Saila, Datuak Babesteko Agintaritzak salatuta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak, Jokin Bildarratz sailburu zela, akordio bat egin zuen Google enpresarekin. Eusko Jaurlaritzak neurria onartu zuen gero, joan den otsailaren 22an. Googlen Workspace For Education zerbitzua ikastetxeetan ezartzeko asmoz sinatu zuten hitzarmena eta, ondorioz, EAEko 400.000 ikasleren eta irakasle guztien datuak utzi zituen Googlen esku Jaurlaritzak. Gainera, datu horiek ikas-zentroetako zerbitzutik kanpo erabiltzea ere ahalbidetzen du akordioak.

Eticas Data Society fundazioak itun hori seinalatu zuen eta, hala, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak espediente bat ireki zuen 2023an. Azaldu duenez, Jaurlaritzak sinatutako akordioak "datuen babeserako araudia hautsi du", eginiko datuen transferentziak ez dituelako Europar Batasunaren arauak errespetatzen. Hori ez ezik, Workspace For Education plataformak berak iragarkirik ez duen arren, Youtubek edo Googlen bilatzaileak iragarkiak dituela nabarmendu dute, eta plataforman txertatuta daudela erreminta horiek.

Badirudi Datuen Babeserako Araudi Orokorraren 35. artikulua urratu duela Hezkuntza Sailak, "pertsona fisikoen askatasun eta eskubideak arrisku handian" jarri dituelako eta, zehazki, kalteen ebaluaziorik egin ez duelako. Ehunka milaka adingaberen eta langileren datu pertsonalak enpresa batekin partekatu ditu Jaurlaritzak, eta datu horien artean daude, esaterako: gazteek indarkeria matxistaren biktima ote diren, desgaitasunak ote dituzten, gizarte-zerbitzuetara jo ote duten, eta abar luze bat.

'Aranjuezko Marta' polizia 35 urtez egon da infiltratuta Madrilgo hainbat mugimendutan
Parte hartu du Amak Errepresioaren Kontra taldean, Madrilgo Koordinadora Antifaxistan, preso politikoak babesteko kolektiboetan eta El Laboratorio zentro sozialean, besteak beste. 2022tik hona, bederatzi polizia-infiltrazio kasu atera dira argitara.