AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gorroto-delitu faxistengatik aurrekariak ditu Mannheimeko harrapaketaren egileak

Alemaniako agintaritzek ukatu egin dute erasotzaileak motibazio politikorik duenik, baina aurrekari penalak ditu gorroto-delituengatik. Bi pertsona hil eta 11 zauritu ditu harrapaketan.

Joan den astelehenean, ibilgailu bat Mannheimeko (Alemania) Paradeplatz oinezkoentzako gunean sartu zen, pertsona talde bat harrapatuz. Bi hildako eta 11 zauritu izan ziren erasoaren ondorioz, horietako bost larri. Alexander Scheuermann da erasotzailea, Renania-Palatinatuko 40 urteko alemaniar bat, eta bere buruaz beste egiten saiatu zen atentatuaren ostean.

Erasotzaileak zuriak direnean ohikoa den bezala, agintaritzek berehala esan dute ez dagoela "motibazio politiko, estremista edo erlijiosoen zantzurik", nahiz eta baieztapen horiek ikerketa luzeago baten ondoren mantendu beharko liratekeen. Kasu honetan, gainera, atentatuaren egileak "gaixotasun mentalak" dituela ziurtatu dute. Hala ere, Romeo Schüssler fiskalak gogorarazi duenez, Scheuermannek aurrekari penalak ditu: 2008. eta 2018. urteen artean gorrotoa bultzatzea leporatu zioten, adierazpen faxista batzuen ondorioz. Hori dela eta, zalantzan da bertsio ofiziala, supremazista zuri bat edo neonazi bat izan daitekeela uste baitute.

Astelehenean gertatutakoa Alemanian izan diren antzeko beste gertakari batzuei gehitu behar zaie, hala nola, otsailean Munichen izandako harrapaketa eta abenduan Magdeburgon jazotako erasoa. Horrek areagotu egin du eskuin muturrak herrialdean duen eragina, segurtasunari buruzko eztabaidan esaterako. Azken hauteskundeetan, Friedrich Merzen alderdi kontserbadoreak lortu zuen garaipena, eta AfD ultraeskuindarrak bigarren postua eskuratu zuen.

Apirilaren 5eko manifestazioaren deialdia zehaztu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
12:00etan abiatuko da manifestazioa Donostiako Bulebarretik, etxebizitzaren negozioari beste behin ere ezetz esateko.