AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gose eta komunikazio greba mugagabearekin aurrera jarraitzen du Iñaki Bilbao preso politikoak

Azaroaren 2an hasi zuen gose eta egarri greba Iñaki Bilbao 'Txikito' preso politikoak. Astelehenean ospitaleratu eta gero, herenegun eraman zuten berriro Puerto III-ko erizaindegira. Egarri greba alde batera uztea baina gose eta komunikazio greba mugagabearekin jarraitzea erabaki zuen atzo Bilbaok.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakitera eman duenez, Iñaki Bilbao preso politikoak atzo jakinarazi zien bere gertukoei aurrera jarraituko duela gose eta komunikazio greba mugagabearekin. Bertan behera utzi du, ordea, egarri greba. Hortaz, gaur hamaikagarren eguna egingo du gose greban (azaroaren 2an ekin zion borrokaldi berriari), eta horren aurretik, gainera, 50 egunetik gora egin zituen gose eta komunikazio greban.

Astelehenean ospitaleratu zuten Txikito Puertoko erietxean, eta herenegun eraman zuten Puerto III-ko erizaindegira. AAEAMen arabera, gainontzeko preso politikoen elkartzea izan zen kartzelazainek "eskaini zioten lehenengo gauza", "bere ekimen eta borrokaren edukia ukatuz eta berau desaktibatzeko asmoarekin".

AAEAMek dei egin du jada abiatu diren elkartasun ekimenetan "parte hartzera eta bestelakoak egitera".

Grebara jo dute berriro SDA Factory enpresako langileek
Aurreko bi egunetan greba egin dute Gasteizko (Araba) SDA Factory enpresako beharginek. Datozen asteetan ere lanuzteak egingo dituzte asteazkenetan eta ostegunetan, langile guztientzako hitzarmen duin bat lortzea helburu.