AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gose greba bertan behera utzi du Dani Pastor preso politikoak

Espetxeko mediku taldeak atzo adierazi zion bilbotarrari gaur emango dutela bukatutzat hari ezarritako konfinamendua. Asteazkenean hasi zuen gose greba, eta atzora arte izan da baraualdian.

Zuerako kartzelan (Zaragoza) daukate atxilo Dani Pastor preso politikoa. Joan den asteazkenean, 00:00etan, gose grebari ekin zion; COVID-19a atzemateko proban positibo eman ostean jasandako tratu txarrak, irainak eta mehatxuak salatzea zuen asmo. Azaroaren 15etik izan dute bakartuta, eta bere jabetza pertsonalik gabe.

Bilbotarrak atzo jakinarazi zuenez, asteazkenean bertan bildu zen espetxeko Segurtasun Zuzendariordearekin, 10:00etan. "Nik azaldutako gertaera guztiak ikertzeko konpromisoa adierazi zidan", azaldu du Pastorrek.

Mediku talde batek atzo esan zion gaur, ostiralean, amaitutzat emango dutela presoari ezarritako konfinamendua. Hortaz, "halabeharrez burura eraman behar" izan duen gose greba ere bertan behera utzi zuen atzo bertan, 15:30ean. "Zuen maitasun eta babes solidario guztiagatik eskerrak emanez agurtzen zaituztet", adierazi zuen atzo.

La Gilda del Norte enpresan langileek jasan behar izan dituzten hamaika erasoren berri eman dute
800 euroko soldatak, kontraturik gabeko lanak, lan-ikuskaritzaren aurrean ezkutatzeko aginduak, COVID-19a atzemateko proban positibo eman eta lanera joatera derrigortzea, xantaiak, mehatxuak... La Gilda del Norten izan diren hamaika eraso atera dira argitara. Abortatzeari uko egiteagatik kaleratu zuten emakume langile baten kasua ere ezagutarazi dute. Derrigortze-delituak eta langileen eskubideen aurka egitea leporatu diote enpresako buruari.