AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gose greba bertan behera utzi du Iñaki Bilbao preso politikoak, osasunarekin lotutako arrazoiak direla-eta

28 eguneko gose eta komunikazio greba egin du lezamarrak. Tumore bat atzeman diote prostatan, eta horren ondorioz eman du amaitutzat baraualdia.

Iñaki Bilbao preso politikoak abuztuaren 6an ekin zion beste gose eta komunikazio greba bati, iaz hasitako borrokaldiari jarraipena emateko. Abuztu amaieran jakinarazi zuten, gainera, Salamancako erietxe batean ospitaleratu eta gogoz kontra elikatu zutela.

La Haine-k atzo argitaratu zuenez, baraualdia bertan behera utzi du Txikito-k 28 egunen ostean. Osasun-arrazoiek eraman dute horretara; izan ere, tumore bat atzeman diote prostatan.

Lezamarrak 35 urte baino gehiago egin ditu gatibu dagoeneko, eta une honetan, Topasko espetxean daukate preso.

Poliziaren kargak eta atxiloketak izan dira bart Iruñeko Alde Zaharrean
Alde Zaharreko zenbait gunetara sartu eta kalean zeuden gazteen aurka oldartu da polizia. Zenbait komunikabideren arabera sei pertsona atxilotu dituzte, baina beste hainbatek diote 11 izan daitezkeela atxilotuak.