AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gose greban dago Garikoitz Etxeberria preso politikoa

Ostiralean lekualdatu zuten Zaballara, eta ziegan bikoiztera behartu nahi izan zuten. Horri uko egin zionez, bakartuta daukate ordutik. Protesta modura, gose grebari ekin zion atzo.

Tinko antolakundeak jakinarazi duenez, gose greban dago Garikoitz Etxeberria preso politikoa. Aurreko ostiralean, hilaren 14an, DueƱasetik (Palentzia) Zaballara (Araba) tokialdatu zuten. Arratsaldean jakinarazi zioten bikoiztutako ziega batean sartuko zutela, eta uko egin zion zelda partitu behar izateari. Zigor modura, bakartu egin zuten Zaballan, eta bakanduta daukate ordutik.

"Ziegan bakarrik zein binaka bizitzea" erabaki ahal izatea "preso ororen eskubidetzat" jo du Etxeberriak. "Ordea, espetxea sumitze eta zigortze eremu denez, bikoiztera sumitu nahi izan ninduten eta intsumitu nintzelako zigortu naute", azaldu du.

Bere egoera salatzeko, patio-orduetan ziegatik irtetera uko egiten hasi zen preso politikoa. "Konponbide arrastorik" ikusi ez duenez eta oraindik bakartuta daukatenez, protestan jarraitzea erabaki du: gose grebari ekin zion atzo, apirilaren 19an.

Haur pornografia izateagatik eta banatzeagatik, lau pertsona atxilotu dituzte Bizkaian
Iazko abendutik hona, milaka artxibo pornografiko aurkitu dituzte atxilotuen etxeetan; haietako batek 10.000 bideo eta argazki baino gehiago zituen. Adingabeak eta pertsona ezinduak ageri dira irudietan.