AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Gose greban jarraitzen du Iñaki Bilbao preso politikoak

'Txikito' Topasen daukate preso, eta abuztuaren 6an ekin zion gose grebari. Abuztu amaieran ohartarazi zuten haren muturreko egoeraz; Salamancako erietxe batera eraman zuten, eta bere borondatearen kontra elikatu dute.

Iñaki Bilbao preso politikoak ia hilabete darama gose eta komunikazio greban. Lezamarrak abuztuaren 6an hasi zuen greba, bere gertukoei jakinarazi zienez. Aurretik egin izan duen modura, "euskal langileriarentzat eta Euskal Herriarentzat independentzia eta sozialismoa" aldarrikatzeko ekin zion borrokaldi berriari.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak abuztuaren 25ean azaldu zuen Salamancako ospitale batera eraman zutela Txikito, haren osasun-egoera larria zela-eta. Gogoz kontra elikatu zutela ere adierazi zuten. "Ezaguna da, nahiz eta hain muturreko baldintzetan egon, Txikito-k uko egin diola Espainiako Estatuak ikuskapen medikoa edota orkestratutako beste edozein manipulazio edo eraso egiteari", gaineratu zuten AAEAMko kideek.

Bilbao Topasko kartzelan daukate gatibu, eta 35 urte baino gehiago egin ditu jada espetxean, Tinkok gogorarazi duenez. Iazko irailean ere gose greba bati ekin zion Txikito-k, eta 50 egunez eutsi zion baraualdiari; azaroaren 2an berrartu zuen greba, beste bi aste baino gehiagoz. Preso politikoaren esanetan, aurreko urteko borrokaldiaren jarraipena da orain egiten ari den baraua.

Desalojo arriskuaren aurrean, Gasteizko Zentro Sozialistaren defentsa berretsi dute Gasteizko Kontseilu Sozialistak eta Errakik
Irailaren 15erako Gasteizko Zentro Sozialista husteko agindua igorri dutela jakinarazi dute Gasteizko Kontseilu Sozialistak eta Errakik. Desalojo mehatxuen aurrean "tinko" mantenduko direla adierazi dute, eta horren harira, manifestazio batera deitu dute irailaren 12rako.