AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba berrartuko dute Bizkaiko autoeskoletako langileek

APAVI patronalak ez die negoziazioei bide egin, eta langileek erabaki dute greba egitea martxoaren 7tik 11ra. Mobilizaziora deitu dute, lan-hitzarmen berri bat lortzea helburu izanda.

Bizkaiko autoeskoletako langileek gaur, martxoaren 4an, jakinarazi dute greba berrartuko dutela datorren astelehenean. Antza, aurreko mobilizazio-zikloaren ostean, APAVI patronalak ez du "kontra-proposamenik" egin edota negoziazio-mahaira berriro deitu; hartara, beste bost eguneko greba bat egingo langileek. Martxoaren 7an, 8an, 9an, 10ean eta 11n joko dute grebara Bizkaiko autoeskoletako beharginek.

Astelehenean bertan hasiko dira mobilizazioak; Bilboko (Bizkaia) zein Barakaldoko (Bizkaia) kaleak auto-karabana batean zeharkatzeko deia egin dute. Hori ez ezik, elkarretaratzeak eta bestelako mobilizazioak deituko dituzte astean zehar.

Langileen helburu nagusia lan-hitzarmen berri bat lortzea da, eta hainbat eskaera egin zituzten ikasturte hasieran; tartean, soldata taulak ezartzea, lanaldiak murriztea, irregulartasunak ekiditea, eta abar.

Martxoaren 3a, borrokarako lekuko bat
Gaurko egunez erail zituzten bost langile Gasteizen, 1976an. Aurten ere Bloke Sozialista bat egin dute sarraskiaren urteurrenaren harira, Gasteizko Kontseilu Sozialistak eta GKSk deituta. "Klase independentzia berreraikitzeko" eta "sozialismoaren aldeko aldarria zabaltzeko" beharra azpimarratu dute.