AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba egin dute animazioko langileek Baionan, lan-baldintzak salatzeko

Hainbat eremutan animatzaile gisara lanean ari diren langileak batu ziren joan den ostegunean Baionako suprefetura aitzinean.

Animazioko langileek Haurren Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna baliatu zuten Baionako (Lapurdi) suprefetura aitzinean protesta egiteko, pasa den ostegunean. Eremu ezberdinetan lanean ari diren animatzaileak batu ziren deialdira, haien artean, Udaleku izeneko euskarazko aisialdi gunekoak. Besteak beste, soldata eskasak eta "prekaritatea" salatu dituzte, haien lana "gaizki baloratua" dela azpimarratuz.

Gazte askok udan lan egin behar izaten dute animazioan Ipar Euskal Herrian, eta ez da haien lan egoera publikoki salatzen den lehen aldia. Izan ere, animatzaile askok pairatu behar izan dituzte ordaindu gabeko ordu gehigarriak edo zerbitzu zibikoetan zein ikastaroetan oinarritutako abusuzko kontratuak.

Ikusgai dago 'Burdin Hesia' programaren laugarren atala
'Glasgow eta iruzur berdea' izenpean argitaratu dugu 'Burdin Hesia' programaren atal berria, eta ohiko solasaldiaz gain, Mikel Izurietari egindako elkarrizketa bat jaso dugu. Abenduaren 5ean izango da hurrengo saioa.