AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba egin dute gaur Bizkaibuseko zein Gesbisako langileek

Txorierriko Bizkaibuseko gidariek asteko bigarren grebaldia izan dute gaur, ostirala, soldata-igoeraren, ordainsariaren parekotasunaren eta atsedena hartzeko eskubidearen alde. Halaber, lan-baldintzen okertzea salatzeko lanuztea egin dute AP-8 autobidean aritzen diren Gesbisako langileek.

Aste honetan bigarrenez egin dute greba gaur Bizkaibus enpresako Txorierriko langileek eta, astelehenean bezala, lan-hitzarmen berria aldarrikatzera atera dira kalera gidariak. Antza, ordainsariaren igoeraren aldarrikapenak arrakasta izan du negoziazioetan, baina, soldata-igoera ez ezik, lan-baldintzen bestelako hobekuntzak ere eskatzen dituzte langileek.

Hala, atseden-tarteak luzatzea edota soldaten parekotasuna exijitzen dituzte gidariek, besteak beste. Azaldu dutenez, Vectalia Txorierri da Bizkaibusekin loturiko enpresa emakidadunen artean hitzarmen berria onartu ez duen enpresa bakarra.

Bestalde, Bizkaiko AP-8 autobidean aritzen diren langileak ere greban daude; Gesbisa enpresa emkidadunarentzat egiten dute lan. Greba egin dute gaur, Txorierriko gidariek bezala, lan-itun berria eskuratzeko. Arratsaldeko 14:00etatik gaueko 22:00etara arte luzatuko dute lanuztea.

Hamazazpi hilabete igaro dira negoziazioak hasi zirenetik, langileek salatu dutenez, enpresak "negoziazioa luzatzeko interesa" baitu. Interbiak foru sozietate publikoaren "konplizitatea" ere seinalatu dute.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista aurkeztuko dute ekainaren 10ean, Bilbon
Joan den asteazkenean Bilbon egin zuten protesta bat Euskal Herriko Kontseilu Sozialistetako Etxebizitza Sindikatuek, Etxebizitza Lege berriaren "mugak eta erabilera elektoralista" salatzeko. Elkarretaratzearen amaieran iragarri zuten urrats bat egin eta izaera nazionaleko Etxebizitza Sindikatu bat sortuko dutela; ekainaren 10ean izango da aurkezpen-ekitaldia, Ibarrekolanda institutuan.