AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba egin dute gaur Lekuineko Boncolak enpresan, lan-baldintzen hobetzea aldarrikatzeko

Azken urteetan, janaria katean ekoizten duen enpresako langileen lan-baldintzak etengabe okerragotu direla salatu dute.

Goizeko 10:00etan hasi eta lan-eguna amaitu arte egingo dute greba Boncolakeko langileek Lekuinen (Lapurdi), lan-baldintzen okerragotzea salatzeko eta hobekuntzak eskatzeko. CGT sindikatuko ordezkarien arabera, "etengabe kaltetzen" ari da enpresako langileen egoera, eta zuzendaritzaren partetik ez da elkarrizketarako biderik ireki, nahiz eta hainbat saiakera egin dituzten beharginek.

Langileak segurtasun-neurri eskasekin eta baldintza gogorretan ari dira lanean, gaurko greban azpimarratu dutenez. Duela urte bat amianto-ihes bat izan zen lantokian, eta beharginek ordutegiak etengabe aldatzen direla eta lan-karga handiegia dutela ere salatu dute, langile falta dela-eta. Gainera, sindikatuta dauden langileek enpresan pairatu behar dituzten intimidazio eta jazarpen saiakerak eman dituzte argitara.

Gaurko greba egunaz gain, baliteke hurrengo asteetan ere berriro mobilizatzea Boncolakeko langileak.

Sute bat izan da Hendaiako erretentzio zentroan, eta larri zauritu da han preso daukaten pertsona bat
Bart izan da sutea, eta erretentzio zentroan gatibu dauden 24 pertsona migratu mugiarazi dituzte horren ondorioz. 22 urteko gazte bat egoera larrian ospitaleratu dute.