AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba egin zuten atzo hezkuntza arloko garbitzaileek

Garbiketako langileek euren lan-baldintzak eta "gutxienekotan daudela" salatzeko greba egin zuten atzo, azaroak 25. Ikastetxeetako eta EHUko langileek aldarrikatzen dute funtsezko jarduna betetzen dutela.

Atzo, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna, asteotako bigarren greba eguna izan zuten hezkuntza arloko garbitzaileek. Aurreko asteko ostegunean egin zuten lehen greba eguna hainbat eskoletako nahiz EHUko garbitzaileek.

Besteak beste, garbitzaileek adierazi zuten "gutxienekotan" egiten dutela lan hiruko txandetan, eta beharrezkoa dela bost pertsona aritzea. Gainera, lan-gainkarga, soldata baxuak, bajak ez direla errespetatzen eta, oro har, azpikontratazio egoerak sortzen dituen arazoak ere salatzen dituzte.

Hori ez ezik, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailaren gutxieneko zerbitzuak kritikatu dituzte garbitzaileek, azalduz ezinezkoa dela inposatutako zereginak betetzea plantillaren egungo tamainarekin. Gutxieneko zerbitzuen irizpideak greba eguna baino egun bat lehenago besterik ez zizkieten jakinarazi, hala, mobilizazioak oztopatzeko xedea duela salatu dute.

GUET, Lorratz nahiz Arrakala emakume taldeek eta Unibertsitateko Indar Batasunak babestu zituzten garbitzaileen mobilizazioak, Garbitzaileak ez daude bakarrik lelopean.

"Gazteria langilearen pobreziari eta askatasun ezari aurre egiteko baliabideak sortzeko norabidean egingo dugu lan"
GKSk amaiera eman dio, 'Burgesiaren zuzeneko diktadura gelditu!' kanpainari lotuta, urria amaieran abiatutako mobilizazio zikloari, eta aurrera begirako asmoen berri eman du. Antolatutako mobilizazioek "indartzen duten dinamika politikoari" egin diote azpimarra; hain zuzen, "azkenaldian areagotzen ari diren pobreziaren eta askatasun ezaren aurrean, eta horrek sortzen duen haserrearen aurrean, aterabide komunistaren beharrezkotasuna aldarrikatzea".