AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba egin zuten Bizkaiko metalgintzako bi langile zigortzea eskatu du Jaurlaritzak

23 hilabeteko espetxe zigorra eskatu dute haientzat Eusko Jaurlaritzaren abokatuek, pikete batean "agintaritzaren aurko delitua egitea" leporatuta.

Duela urte eta erdi itxi zen gaur egun indarrean dagoen Bizkaiko metalgintzako lan-hitzarmena. Sektore horretako hitzarmena maiz aldatzen da, bi urteko iraupena baitu. Hala, abenduan bertan agortuko da egungo hitzarmena, eta negoziazioak berrabiaraziko dira.

Aurreko negoziazio prozesua luzea izan zen, baita langileen borroka ere. Beharginen mobilizazioen harira, hiru langile epaituak izaten ari dira; greba egun batean atxilotu zituzten, eta "desordena publikoa" egozten diete.

Beste lau langile ere epaitegiaren deiaren zain daude, eta haietako birentzat 23 hilabeteko zigorra galdegin dute Eusko Jaurlaritzaren abokatuek, "autoritatearen aurkako delitua" leporatuta. Durangoko (Bizkaia) piketeen harira egin dute zigor eskaera. Izan ere, Ertzaintza langileen aurka oldartu zen eta lurrera bota zuen bat; ondorioz, jausi zena babestu zuen beste langile batek, eta orduan atxilotu zituzten biak. Zauriak zirela eta, osasun-zentrora eraman behar izan zituzten langileak, eta Ertzaintza salatu zuten.

Sindikatuek eskaerak "erabaki politikoak" direla defendatu dute, eta akusazioek "zentzurik ez dutela" azpimarratu, "piketeak zigortzen zituen zigor kodeko atala indargabetu" delako.

Poliziak bidaiariak miatzeko aukera izango du Ipar Euskal Herriko tren geltokietan
Barne Segurtasun Legea aplikatuta, udan zehar, bidaiariak eta haien bagajea justifikaziorik gabe miatu ahal izango ditu Frantziako Poliziak.