AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba egingo dute Arabako zahar etxeetako langileek

Ekainaren 19rako deitu dute lanuztera, eta 35. greba eguna izanen da. Ekainaren 3an bildu ziren patronalarekin, baina ez dute aurrerapausorik eman. Lan-baldintzak hobetzearen alde egingo dute greba zahar etxe pribatuetako beharginek.

Arabako zahar etxe pribatuetako langileek 2019an ekin zioten lan-baldintzak hobetzearen aldeko borrokari. Ordutik 34 lanuzte egin dituzte, eta horietatik bi aurten izan dira. Orain, hirugarren lanuzte batera deitu dute ekainaren 19rako.

Ekainaren 3an bildu ziren langileak eta patronala, sindikatuekin batera. Salatu dutenez, "negoziazio-mahaia hutsala" izan zen, patronalak ez baitzuen "aurrerapenik" eraman. Egoera, hala ere, ez da harritzekoa. Izan ere, patronalaren "eskaintza" kaskarra izan da. Duela bi urte, adibidez, 2026rako 1.200 euroko soldata bat eskaintzen zuen patronalak, urtean 1.742 orduko lanaldiarekin. Bien bitartean, Arabako zahar etxeetako mila langile baino gehiagoren ordainsaria lanbidearteko gutxieneko soldataren parekoa da.

Egoerari aurre egiteko, grebara deitu dute. Ekainaren 19an, goizeko 11:00etan, kalejira bat eginen dute, Gasteizko (Araba) Plaza Berritik hasita. Arratsaldean manifestazio bat eginen dute, 18:30ean Bilbo Plazatik abiatuko dena.

Aurtengo azken Erresistentzia Jaialdia egin du Beasainen Defentsa Komunitateak
Erresistentzia Kutxa indartzeko hainbat jaialdi izan dira aurten ere, eta joan den larunbatean izan zen ikasturteko azken hitzordua. Langile Kontrolpeko Espazioen aurkako errepresio ekonomikoari aurre egiteko dago martxan Erresistentzia Kutxa.