AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba egingo dute langileek Bergarako TTT eta Langraiz Okako Tubos Reunidos enpresetan

Uztailaren 15etik aurrera eginen dituzte lanuzteak. Iaz iraungi ziren bi enpresetako lan-hitzarmenak, eta lan-baldintzak hobetzeko borrokatuko dute beharginek.

Langraiz Okako (Araba) Tubos Reunidos Premium Threads enpresan 73 langilek egiten dute lan, eta altzairuzko hodien loturak egin eta mekanizatzen dituzte. Beharginen lan-baldintzak enpresa-itun batek mugarriztatzen zituen 2023. urtera arte, baina, agortu zenean, hura berritzeko negoziazioak hasi ziren.

Hitzarmen propio bat exijitzen dute beharginek. Enpresako zuzendaritzak, ordea, aldarrikapen horri uko egin dio, eta negoziazioa eten egin da. Hala, langileek greba eginen dute, uztailaren 15etik abuztuaren 2ra bitartean. Lan-baldintzak hobetzea bermatuko duen itun bat nahi dute eta, kritikatu dutenez, enpresak "horretarako gaitasun nahikoa du".

Bergarako (Gipuzkoa) TTT enpresako langileek ere greba eginen dute uztailaren 15etik aurrera. Enpresako hitzarmen berria negoziatzeari ekin zioten iaz, baina beharginek ez dute euren lan-baldintzak hobetzeko aurrerapenik ikusi elkarrizketetan eta enpresako zuzendaritzaren eskaintzetan.

Hori dela eta, azken asteetan hainbat asanblada egin dituzte langileek, eta uko egin diote zuzendaritzaren proposamenari. Hiru greba egun izango dituzte fabrikako 60 langileek, lan-baldintza hobeak exijitzeko.

Ertzaintzak "ezarritako prozedurak" bete zituen Reale Arena inguruko kargetan, Segurtasun sailburuaren arabera
Martxoaren 5ean zauritutako pertsonetako bati gutun bat bidali dio Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, beste behin ere, Ertzaintzaren bortizkeria justifikatzeko. Andre hori buruan jo zuten ertzainek foam jaurtigai batekin, eta ostikoz kolpatu zuten lurrean.