AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba hasi dute Araiako Froneri fabrikako langileek, deslokalizazioari aurre egiteko

Etorri daitezkeen kaleratzeak gelditu asmoz, atzo abiatu zuten greba Araiako Froneri enpresako beharginek. Gutxienez, urtarrilaren 24ra arte luzatuko dute lanuztea.

2003. urtean sortu zuten Froneri enpresa -aurretik Miko zena-, Nestlé eta R&R enpresa britaniarraren arteko akordiotik. Egun, 400 langile inguru biltzen ditu lantegiak; gehienak, kontratu finkoekin. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Araiako (Araba) lantegiaren hainbat funtzio deslokalizatzeko asmoa du enpresaren zuzendaritzak, ustez, ehun produktiboa errentagarriagoak diren beste herrialde batzuetara mugitzeko.

Hala, aurrerantzean, orain arte Araiako lantokiak izan dituen hainbat betebehar ETT motatako kontratazioen bidez gauzatuko ditu zuzendaritzak. Ondorioz, "arrisku larrian" daude Araiako langileen lanpostuak, eta borrokari ekin diote: gutxienez urtarrilaren 24ra arte luzatuko den greba hasi zuten atzo, hilak 15.

2018. urtean ere mobilizazioak egin zituzten Froneriko beharginek, lan hitzarmen berria lortzeko helburuarekin. Zenbait hilabetetako borrokaldiaren ostean, beste zenbait aldaketen artean, soldata igoerak lortu zituzten. Oraingoan ere, mobilizatzeko prest daude.

Lan baldintzak hobetzea lortu dute Elecnor Telecomunicacioneseko langileek, 38 greba egunen ondoren
Greba mugagabean zeuden langileek negoziazio mahaia behartu eta lan baldintzak hobetzea lortu dute; besteak beste, behin-behinekotasunarekin amaitzea zein soldatak igotzea. Hala, gaur eman diote amaiera abenduaren 9an hasitako grebari, baina erdietsitako akordioa nahikoa ez dela adierazi dute beharginek.