AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba hasi dute Baionako ospitaleko anestesistek

Astelehenean greban sartu ziren Baionako ospitaleko 34 erizain anestesista, Frantziako Estatuko greba deialdiari erantzunez. "Aitortza ekonomiko eta arautua" aldarrikatzen dute, besteak beste.

Frantziako CGT sindikatuak grebara deitu zuen azaroaren 8rako, anestesista lanbidearen "lege aitortza, arau bidezkoa eta ekonomikoa" aldarrikatzeko. Baionako (Lapurdi) ospitalean, 34 langile dira greban ordutik, eta haien lanuzteak ebakuntzen erdiaren ezeztatzea eragin du dagoeneko.

IPA (Praktika Aitzinatuko Erizainak) izeneko talde berri bat sortuko da laster, osasungintzako hainbat langile batuko dituena. Dena dela, nahiz eta anestesistek berrikasketa maila duten berez (Baxoa eta, ondotik, beste bost urteko ikasketak), ez zaie onartu talde horren parte izatea.

Bestalde, pandemia garaian jasan duten lan-karga handia eta estatusaren zein soldataren debaluazioa salatzen dituzte. Frantziako Osasun Ministerioak, bere aldetik, anestesistak "exekutatzaile sinpleak" direla ihardetsi du. Grebalariek ihardokitze hori salatu dute, haien eskaerak zilegi direla azpimarratuz, "pazienteen funtsezko funtzioak" segurtatzen dituztelako, "ebakuntzaren aitzin, bitartean eta ondotik".

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak "espetxealdi iraunkor berrikusgarria" berretsi du
Neurriak "biziarteko espetxealdiaren ezarpena" dakarrela diote hainbat adituk. Epaiak, ordea, dio "Espainiako Konstituzioarekin bateragarria" dela zigor-eredu berria. Onarpen soziala irabazten ari diren neurriok "ultraeskuinaren balioak" sustatzen dituztela salatu dute zenbait eragilek.