AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba hasi zuten atzo Banc Sabadelleko langileek Hego Euskal Herrian

82 langile kaleratze arriskuan jarri dituen enplegu-erregulazioko espediente baten aurka egiteko hasi dituzte lanuzteak.

Aurreko hilean, irailaren 28an hain zuzen ere, hasi zituzten protestak Hego Euskal Herriko Banc Sabadelleko langileek. Egun horretan elkarretaratzeak egin zituzten Iruñean (Nafarroa), Bilbon (Bizkaia) zein Donostian (Gipuzkoa), eta atzo, grebari ekin zioten. Izan ere, zuzendaritzak kaleratzeekin atzera egiten ez bazuen, grebara jotzeko asmoa azaldu zuten langileek.

Hala, 82 langile kaleratze arriskuan jartzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka egin dute greba beharginek. Bihar, urriaren 8an, berriro eginen dute greba.

ELA sindikatuak salatu duenez, "urduri" dago enpresako zuzendaritza, eta greba aurreko egunetan "zundaketa" bat egin zuen, antza, grebak izango zuen jarraipena arakatzeko. Modu horretan, "neurri hertsatzaile" horiek salatu dituzte.

Greba bukatu dute Tubacexeko langileek, 236 egunen ostean
Tubacexeko langile batzordearen gehiengo sindikalak onartu egin du Eusko Jaurlaritzak proposatutako akordioa. Itun horretan 129 kaleratzeak saihesten dira, baina langileen aurkako hainbat neurri jasotzen dira. 236 eguneko grebaldiaren ostean, langileak lanera itzuli ziren atzo.