AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Greba mugagabea abiatu dute langileek Aguraingo DHL enpresan

Zortzi hilabeteko negoziaketen ondoren, greba mugagabeari ekin diote DHL Agurain lantegiko langileek.

110 langile dira Aguraingo (Araba) DHL enpresan. 2017ko abenduan agortu zen bertako lan hitzarmena, eta horren ostean, zortzi hilabetez aritu dira negoziaketetan Zuzendaritza Batzordea eta beharginen ordezkariak. Soldata igoerak lurraldeko lan hitzarmenarekin lotzea da zuzendaritzaren helburua. Bestalde, soldatetan bi maila mantendu nahi dituzte; hala, une honetan, urtean 3.000 euro gutxiago irabazten dituzte lehen indarrean zegoen hitzarmena adostu ondoren beharrean hasi ziren langileek zein aldi bateko langileek.

Hitzarmen berriaren inguruko negoziaketetan adostasunik ez da egon, eta greba mugagabea abiatu zuten langileek pasa den maiatzaren 23an. Aguraingo DHLko beharginen eta enpresa batzordearen oinarrizko eskakizunak honako hauek dira: lanegunaren murrizketa, KPIri dagozkion igoerak, soldaten maila bikoitzaren ezabatzea eta kontratu mugagabeak.

EHZ 2019: formakuntza, eskaintza kulturala, auzolana eta gehiago Irisarrin
Nafarroa Behereako Irisarri herrian egingo dute aurtengo Euskal Herria Zuzenean, ekainaren 28tik 30era. “Arreta berezia” eman diote hausnartzeko eta eztabaidatzeko espazio bat bermatzeari. Aurtengo edukiak bost ildoren inguruan osatu dituzte: "feminismoa, festa eredua, burujabetza eta autogestioa, G7-a eta migrazioa". Horretaz gain, adin tarte guztietarako proprosamena osatu dute, arte zein musika alorrean. Auzolanean oinarria duen ekimena sustengatzeko "500 galtzagorriren laguntza" galdegin dute.